LEGE OHARRA

Web gune hau erabiltzeak ondoko informazioa eta oharrak ezagutu eta onartzea eskatzen du:

 

1. Eskubide guztiak erresalbatuak

© egileak, VEGAP eta Arabako ARTIUM Fundazioa.



2. Arabako ARTIUM Fundazioa Euskadiko Fundazioen Erregistroan dago, eta F-98. C.I.F.: G-01315530 da bere erregistro zenbakia.

Frantzia kalea, 24. zka. 01002 Vitoria-Gasteiz

 

3. Datuen babesa

Web gune honetako edozein orritan zure datuak sartzen dituzunean, datu horiek gure fitxategi automatizatuan sartuko dira zure eskariari erantzun ahal izateko (salerosgaien salmenta, izena emateari buruzko informazioa edota salerosgaien inguruko aldaketei buruzkoa, zentro-museoko jarduerak, eta abar),

Nahi izanez gero, fitxategi horretan agertzen diren datu pertsonalak ezagutu, ezabatu edo aldatzeko eskubidea duzu.

Horrelakorik egin nahi izanez gero idatziz jakinarazi beharko diozu Arabako ARTIUM Fundazioari (Frantzia kalea 24, 01002 Vitoria-Gasteiz) zure izen abizenak eta helbidea adieraziz.

Arabako ARTIUM Fundazioak ez du hirugarrenen esku uzten erabiltzaileek emandako datu pertsonalik.

 

4. Arabako ARTIUM Fundazioa izango da berak sortu duen eta web gune honetan agertzen den informazioaren arduraduna; ez du bere gain hartuko erabiltzaileek sartutako ezein informazioren erantzukizunik, eta ezta web honetatik lotura hipertestualen edo link-en bidez lortutako beste web batzuetako informazioenik ere, lotura horien xedea informazioa eskuratzeko beste toki batzuk eskaintzea baita.  

 

5. Erosteko baldintzei buruzko informazioa:

Emandako prezioa BEZ eta guzti da, Europar Batasuneko herritar guztiei ezarri beharrekoa, eta bidalketa gastuak erantsi gabe.

Bidalketa ASM enpresaren bidez egiten da eta haien tarifen arabera. Bidalketa gastuak erosketa prozesuan adieraziko dira, berrespena eman aurretik eta erosleak ordaindu beharko ditu osorik. Aduana-zergak ez daude salerosgaiaren prezioan sartuta.

Hala salerosgaiaren nola harekin lotutako gastuen (bidalketa gastuak, adibidez) ordainketa kreditu txartel baten bidez egingo da. Horretarako Arabako ARTIUM Fundazioak ordainketa-zubi ziur bat taxutu du banketxe batekin elkarlanean.

Salerosgaien jabetzaren eskualdatzea eskaria erosleari iristen zaionean gauzatuko da..

Salerosgaiak itzultzeko epea 15 egunekoa da, erosleari iristen zaizkion egunetik aurrera, eta bidalketaren gastuak erosleak ordaindu beharko ditu.

Aipatutako salmenta baldintzak espainiar legearen pean egongo dira. Alderdiak Arabako ARTIUM Fundazioaren helbideari dagozkion epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira gatazkak konpontzeko beste ezein foruri uko eginez.

Erosketa agindua bidaltzeak, eta horrek betetzea eskatzen duen datu guztiak emateak, aipatutako erosketa baldintza orokorrak erabat eta erresalburik gabe onartzen direla adierazten du.

 

6. Gure webean nabigatzen duzun moduari buruzko datuak jasotzen ditugu. Gure web gunea hobetu ahal izateko, sistema administratzeko, zure nahiak ezagutzeko eta haiei egokitu ahal izateko, gure webean berriz sartzen zarenean ezagutu eta horrela erabilera errazteko… zure ordenagailuari, darabiltzun sistema eragileari, IP helbideari eta nabigatzaile motari buruzko informazioa jasotzen dugu.

Cookie direlakoak onartzeari uko egin diezaiokezu zure nabigatzailean dagokion ezarpena gaituz.